Bihar, Santamas bezpera, ezagutuko ditugu erakusleiho lehiaketako irabazleak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 20a

Santamas jaietarako eta Gabonetarako erakusleiho politena egin duten merkatariak sarituko ditu Udalak bihar, abenduak 21, 18:00etatik aurrera. Inazio Azkarraga-Urizar alkateak, Kepa Urteaga Kultura zinegotziak eta Ibai-Arteko ordezkari batek emango dituzte sariak. Epaimahaiak sariak ematerako orduan kontuan hartuko ditu irudimena, orijinaltasuna, mezu publizitarioaren baliogarritasuna, erakuslehioaren itxuraren kalitatea eta Santamas eta Gabon giroarekin duen zerikusia.

  • AURTENGO ERAKUSLEIHO IKUSGARRIENAK ALBISTE BARRUAN

Ibai-Arte merkatari elkarteko kide diren dendek automatikoki hartzen dute parte lehiaketan. Horiez gain, aurten Udalak zazpi eskaera jaso ditu lehiaketara propio aurkezteko.

Honako sari hauek jaso dituzte irabazleek: Lehen sariak plaka eta 300 euro, bigarrenak plaka eta 250 euro, eta hirugarrenak, Ibai-Artek ematen duen, plaka eta 200 euro.

JARRAIAN DITUZUE ERAKUSLEIHO IKUSGARRIENAK, ZUEN IRITZIA EMAN DEZAZUEN:

Toñi ileapaindegia

Solbes janari denda

Landaluze harategia

Maza arropa denda

LUA goxoki denda


Haurtxoa


Otamendi harategia

 

Lore denda

 

Multiopticas

 

BUART loradenda

 

Mayte loradenda

 

Saburdi harategia

 

Dorle

 

Ehune

 

Resusta karri karri

 

Aker

 

Beinke

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak