Irrati tailerra egingo dute AEDn abenduaren 26an eta 27an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko abenduaren 20a

AEDk antolatuta irrati tailerra egingo dute abenduaren 26an eta 27an. Tailerraren helburua irratigintzara hurbildu eta irratian aritzeko bidea zabaltzea da. Herrian Irrati libre bat dagoela baliatuz herriko gazteei irratia gertuagotik ezagutzeko aukera eman gura diete eta aldi berean gazteak irratia erabiltzera animatu. Eskolak bi ordukoak izango dira, 11:00etatik 13:00etara. Izena emateko AEDra deitu 943 77 12 28 zenbakira edo aed@aedelkartea.com helbidera idatzi.

Tailer praktikoa Itxungi irratian

Abenduaren 26an AEDko bulegoan, Pablo Uranga 4an izango da tailerra eta abenduaren 27an Itxungi irratira joango dira.

Ikastaroa: 5 euro

Pertsonako 5 euro ordaindu beharko da eta plaza mugatuak izango direnez aurrez izena eman beharko da. Horretarako, AEDra deitu 943 77 12 28 zenbakira edo aed@aedelkartea.com helbidera idatzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak