Aurtengoan, nobededadeak datoz Txikilandiara. Bi gune berritan egingo da Gabon parkea:
Uarkape pilotalekua eta Arrasateko Gaztetxean. Igerilekua (iaz itxita egon zena lanengatik) ezaguna
da herriko haurrentzat.
PROGRAMAZIOA
Urtarrilak 3 eta 4 Uarkapen.
- 11,00-14,00 / 18,00-20,00: tailerrak, irrien lagunen puzgarriak, ohe elastikoak, Ludoteka, guraso txokoa, wii eta guitar hero gunea...
- Egunero Ikuskizunak: 11,30etan eta 17,30etan Ipuin kontaketaak, txontxongiloak eta antzerkiak
- Karaokea: 12,00etan 14,00etan 18,00etan 20,00etan.
- Zozketa: 19,15tan zozketa
Urtarrilak 5 (Udal Igerilekuan eta Gaztetxean)
- Goiza: 11,00-14,00 Musakolako kiroldegian Igerilekuan: puzgarriak eta jolasak: 0-6 urte bitartekoak eta helduak igerileku txikian jolasak; 6-12 urte bitartekoak igerileku handian puzgarriak eta jolasak.
- Arratsaldean: Porrotx eta Bonberenea txaranga
- 17,00tan kalejira herriko plazatik hasita. (euria eginez gero bertan behera)
- 18,00tan Ikuskizuna Gaztexean.
OHARRA: Sarrera mugatua denez, haur bakoitza gehienez heldu batekin sartu ahal izango da.
Sarrerak Txikilandia egunetan Urtarrilaren 3 eta 4an erosi ahalko dira eta baita, amaitu ezean,
Urtarrilaren 5ean gaztetxean 17,00-18,00 .