Partidu serioa jokatu ondoren, garaipenarekin bukatu du urtea Mondrak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 19a

Mondrako neskek merezitako garaipenarekin eta morala goian bukatu zuten jardunaldia, CA Marcilla taldeari 4-0 irabazita.

Sailkapeneko azkena etxean hartuta, partidu zailenetarikoa ez zen aurreikusten, baina, hala ere, Mondrako emakumeak "oso serio" ibili ziren partidu osoan, Andoni Ezkurra entrenatzailearen esanetan; gainera, "zelaian ur asko zegoen, eta alde horretatik partidu zaila izan zen", dio Ezkurrak. Ezohiko jokalariei minutuak emateko aprobetxatu zuen partidua entrenatzaileak.

Hasieratik etxekoak joan ziren jokoa menderatzen, eta bina gol egin zituzten zati bakoitzean. Golegileak Alonso (1), Melanie (1) eta Maitane Roa (2) izan ziren.

Iruñera

Orain, Gabonetako atsedenaldia hartuko dute Mondrako emakumeek. Urteko lehen hitzordua Osasunaren zelaian izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak