Sebas Sierra garaile Santamasetako tenis txapelketan, Kepa Aranbarri menderatuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 18a

AKE tenis elkarteak antolatzen duen Santamasetako txapelketa Sebas Sierrak irabazi du. Gaur goizean jokatutako finalean Kepa Aranbarri menderatu du (6-3/6-3). Partidu luzea eta parekatua izan da, eta Sierraren joko erregularra izan da garaipenaren gakoa. Aranbarriren lehen finala zen eta igarri egin da. Sierra gailentzeko gai dela erakutsi arren, hasieran zein amaieran behera egin du Aranbarriren jokoak.

Hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehian, bestalde, Jorge Aranesek Oliver Hernandez hartu du mendean (6-3/2-6/6-4). Antolatzaileak, pozik: "Finaleko biak AKEkoak ziren. Gainera, eguraldi txarra egin arren jende asko etorri da", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak