Apustu ona egin zuten Amaia Antzokira Hostoak ikuskizunera joan ziren herritarrek, izan ere, aho-zabalik utzi zituen taula gainean ikusi zutenak. Dantza, musika eta kantu emanaldiak bete egin zuen antzokia, eta kalitatez betetako saioa izan zen. Asko egon zen nabarmentzeko. Besteak beste, Kukai taldekoek dantzari bikainak direla erakutsi zuten, beste behin. Gaueko sorpresa Amaren Alabak emakumezkoen talde zuberoarra izan zen; askorendako talde ezezaguna, euren ahotsek liluratu egin zituzten ikusleak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.