Bi lagun atxilotu dituzte Eroski hipermerkatuan lapurreta egin zutelakoan

Usoa Agirre 2011ko abenduaren 19a

Atzo, egubakoitza, Ertzaintzak Eibarren lau gazte atxilotu zituen, Azkoitiko saltoki batean lau ordenagailu eramangarri lapurtzea leporatuta. Ertzaintzaren arabera, han atxilotuetako bik Arrasateko Eroski hipermerkatuen egindako lapurretan parte hartu zuten.

Ertzaintzaren prentsa oharra:

Ertzaintzako Eibarko agenteak trafiko kontrol bat egiten ari ziren N-634 errepidean, eta Eibartik pasatzean ibilgailu susmagarri bat geldiarazi zuten. Bertan lau pertsona zihoazen, eta horiek identifikatu ostean, delituzko historial zabala zutela egiaztatu ahal izan zuten. Halaber, ibilgailuaren gidariak ez zuen gidabaimenik, ondorioz, bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita auzipetu zuten. Agenteek ibilgailua ikuskatu, eta hamabost ordenagailu eramangarri aurkitu zituzten, azken horiek ostegun goizaldean lapurtuak ziren Azkoitiko (Gipuzkoa) saltoki batean. Agenteek bertan aurkitzen ziren bi pertsonek telefono mugikorrak eta material elektronikoa (38.000 eurotan baloratua) Arrasateko Eroski hipermerkatuan lapurtzen ibili zirela egiaztatu zuten.

Gertakizun horien aurrean, agenteek lau lagunak atxilotu zituzten, ondarearen kontrako delitu bat egin izana egotzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak