Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute kirolariek

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko abenduaren 16a

Euskal Selekzioak nazioartean eta txapelketa ofizialetan parte hartzeko duen eskubidea aldarrikatu dute Arrasateko hainbat kirolarik. "Guk, kirolariak garen heinean, gure nazioaren koloreekin lehiatu nahi dugu" adierazi dute. Gaineratu dute, "egun ametsa besterik ez dena errealitate bihurtzen" saiatuko direla.

Bertso afaria, zapatuan

Bide horretan, hilaren 17an, zapatuan, euskal selekzioaren aldeko bertso afaria egingo dute 21:30ean Irati elkartean eta bertan izango dira Miren Amuriza eta Igor Elortza bertsolariak.

Manifestazioa

Hilaren 28an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute kirolariek. Arrasatetik autobusa irtengo da arratsaldeko 15:00ean Garibaitik, eta itzulera, Euskal Selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko duen partiduaren ondoren izango da.

Autobuserako tiketak eta partidurako sarrerak Basati eta Montte tabernetan egongo dira salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak