Jokin Zaitegi sariketako liburua aurkeztu dute, Santi Leonéren itzulpena

Jon Berezibar 2011ko abenduaren 16a

Mario Vargas Llosa idazle peruarraren Pantaleon eta bisitariak itzuli du Santi Leonék, 2010eko Nobel saria izan zena, eta 2010eko Jokin Zaitegi bekari esker itzulia. Elkar argitaletxeak kaleratu du liburua, gaur Donostian aurkeztu dutena.

Santi Leoné Iruñean sortu zen 1972an. Historian doktorea da, eta bere tesiaren emaitza da Los fueros de Navarra como lugar de la memoria liburua (2005). Oxforden izan zen, Basque Visiting Fellow gisa, eta Jose Antonio Loidi ikerketa beka ere irabazi zuen, "Euskal Herria 19. mendeko bidaia-liburuetan" gaia lantzeko. Artikuluak idatzi ditu zenbait historia-aldizkaritan, euskarazko hainbat komunikabidetan kolaboratzailea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak