Arrasateko Bildu eta Aralar, 'Ein deigun bidie' ekimenarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 16a

Arrasateko Bildu eta Aralarreko hautetsiek konzentrazioa egin dute 13:00etan, Herriko plazan. Urtarrilaren 7ko Bilboko herri mobilizazio orokorrerako deia luzatzen diharduen 'Ein deigun bidie' ekimenarekin bat egiten dutela erakutsiz honakoa adierazi dute: "Une historikoa bizi dugu Euskal Herrian, ETAk borroka armatua behin betiko uzteko konpromisoarekin. Bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Aralarrek eta Bilduk eskatzen dugu: euskal preso politikoen eskubideen errespetua, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea, eta zigorra beteta eta gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak