Esan dugu hitzordu gehiago izango direla, abenduaren 31n bai Oñatin eta baita Eskoriatzan San Silbestre lasterketa antolatuko dutelako (Eskoriatzakoa Lehenengo Milia Eskoriatzarra, Manolo Muñoz Saria izango da). Oñatin, nagusien lasterketa 16:30ean hasiko dute, eta Eskoriatzan 17:00etan. Nagusien lasterketa baino lehenago, baina, gaztetxoendako probak egingo dituzte; Eskoriatzakoek goiza aprobetxatuko dute horretarako, 12:00etan elkartuko direlako gazteekin plazan. Oñatin, berriz, nagusien lasterketa baino ordu erdi lehenago egingo dute gazteena, 16:00etan.
Domekan, 6,4 kilometro
Domekan (12:30) Arrasaten egingo duten lasterketak azken urteotako ibilbide bera izango du, Arrasateko erdialdeko kaleetan 6,4 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Arrasate Atletiko Taldeko antolatzaileak Erdiko Plazan egongo dira lasterketa baino lehen izenak hartzen, eta banakako sailkapenaz batera koadrila bakoitzeko bost atleta azkarrenen denborak hartuko dituzte kontutan. Lehenago, 11:00etan hasita gaztetxoen (7 eta 14 urte bitartean) lasterketak egingo dituzte.