Bi hitzordu egin dira omenaldirako, distantzia eta adina dela-eta. Lehena, Iturbide egoitzan izan da, 10:00etan. Bigarrena, ordea, Etxaluzeko lehen solairuko aretoan egin dute, 12:00ak jota. Bigarren ekitaldia izan da jendetsuena eta hala ere, ez da esperotako asistentziarik izan; eguraldiak ez du batere lagundu. 33 zeuden gonbidatuta –egun Abaroak 2.300 bazkide inguru ditu– eta erdiak baino gutxiagok jaso dute oparia.

Zaharrenak 100 urte
Gizonen artean, Ladislao Guinaldo Camiñas da nagusiena: 1911ko martxoaren 23an jaio zen. 100 urteak beteak ditu, beraz. Gaurko omenaldira ez du etortzerik izan. Emakumeen artean, bestalde, Estefania Garai Igartua da zaharrena: 1914ko apirilaren 25ean jaio zen.