Goikobaluko talde guztiek Harreman erakundearen alde abestuko dute bihar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 15a

Goikobaluko talde guztiek, 100 abeslari inguru, kontzertua eskainiko dute bihar, hilak 16, Harreman Gobernuz Kanpoko erankundearen alde. San Juan parrokian izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera. Goikobalu Gazteko Rakel Murgiondoren arabera, denetariko kantuak abestuko dituzte bihar, baina Gabon kantek protagonismo berezia izango dute. Bestalde, biharko kontzertuan, Goikobaluk laster kaleratuko duen CD-DVDko hainbat kantu entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak