Martitzenetik eguaztenera bitarteko gauean sartu ziren lapurrak Musakolako saltokian eta esposizioan zeuzkaten hainbat aparatu teknologiko lapurtu zituzten: ordenagailuak, argazki kamerak, bideo kamerak eta telefono mugikorrak. "Salaketa jarri dugu Ertzaintzan eta euren esku dago ikerketa" esan digu Josu Ogiza gerenteak. Kaltea zenbaterainokoa den ez du zehaztu baina dexentekoa izan dela jakinarazi digu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.