Pirritx eta Porrotx-en gonbita Txikilandiarako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 15a

Txatxilipurdik antolatzen duen Gabonetako jolas parkearen zabalkundean parte hartu dute Euskal Herriko pailazo ezagunenek. Txikilandiaren promozio bideoa egin dute, eta bertan iragarri dutenez urtarrilaren 5ean Porrotx eta Bonbereneako txarangak kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar. Izan ere, aurten Uarkape pilotalekuan egingo da jolas parkea eta azken egunean Musakolako kiroldegiko ur eremuan ere egongo da zertaz gozatu. Noiz? Urtarrilaren 3, 4 eta 5ean. Nobedadeak nobedade, urteroko eskaintzak ez du hutsik egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak