Ekintza horien artean nabarmentzekoak dira herrian zehar egingo den Altxorraren bila erraldoia eta urteari amaiera emateko egingo duten azken festa –kontzertua barne–. Horretaz guztiaz gain, egun horietan irteera bi egiteko proposamena ere badute gaztetxokeroek. Abenduaren 27an Gasteiz aldera joateko asmoa dute, izotz pistan ibili eta eguna Arabako hiriburuan pasatzeko. Bestetik, abenduaren 28an Euskal Herriko selekzioak jokatuko duen futbol partidua ikusteko irteera ere antolatzen dabiltza. Irteera horietan izen emateko azken eguna domeka izango da, abenduak 18.