Arrasateko 'Ein deigun bidie' plataformako kide den Alaitz Arantzabalek asteburuan, aurten zazpigarren aldiz, Seber Altuben 11tatik iluntzeko 20:00etara bitartean izango den 'Bigarren eskuko azokara' hurbiltzeko deia luzatu du gaineratuaz, herritarrengandik jasotako erropà eta osagarrien kopurua eta kantitatearekin gustura daudela; guztiak salgai izango dituzte 50 zentimo eta 15 euro bitartean. Arantzabalek azokako ezaugarri eta urtea amaitu bitartean antolatutakoak eta herriko presoen gaineko azrterketa egin du gaur, eguaztena, Arrasate irratian. Hemen entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.