Alberto Narro Ointxe! saskibaloi klubeko kide da, eta abenduaren 8an Antena 3 telebista katean izan zen, La ruleta de la suerte saioan. Hala, mondragoetarrak detaile polita izan zuen Jorge Fernandezekin, Mondragon Unibertsitateko kamiseta eraman zion-eta opari moduan, garai bateko kontuez ahaztu ez dadin.
Izan ere, Arrasateko harrobiak eman duen jokalari aipagarrienetako bat izan da Fernandez, nahiz eta belauneko lesio bat tarteko kantxak alde batera utzi eta modelo lanetan hasi zen. 1994an Arrasate saskibaloi taldea bigarren mailan zegoen, eta bertan jokatzen zebilen Fernandez. Ondorengo bi urteak EBAn egin zituzten Urbina Maltzaga izenarekin, eta 1997-98 denboraldian Tau Baskoniara egin zuen salto, ACBra.
Hala, Fernandezek ez zuen etxeko taldearen elastikoa zuzenean janzteko aukera alperrik galdu.