Urtarrilean jarraipena izango du gimnasia hipopresiboaren ikastaroak

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abenduaren 13a

Ikastaroa eginda dutenendako bigarren bat ere egingo dute.

Izan duen arrakasta ikusirik bigarren ikastaro bat antolatzea erabaki dute Musakolan. Urtarrilaren 2an emango diote hasiera eta hilabeteko iraupena izango du. “Gimnasia hau bai gizon, bai emakumeendako dago bideratua. Adinari dagokionez adin guztietako jendeari dago zuzendua”, adierazi dute antolatzaileek. Saioak astelehen eta eguaztenetan egingo dituzte 17:30ean eta 20:30ean. Prezioa 45,75 euro da, Aukeako bazkideendako 35,75 euro.

Konstantzia behar dutenendako

Ikastaro hori eginda duten pertsonek baina ariketak etxean egiteko zailtasunak edo konstantzia eza dutenentzat bigarren ikastaro bat proposatzen dute. Gimnasia hipopresiboa egina duen edonorendako litzake. Ikastaroa urtarrilaren 16an hasiko da eta astelehen eta eguaztenetan egingo dute 17:30ean eta 20:30ean. Izenematea zabalik dago Musakolako bulegoan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak