Truke merkaturako jostailuak batzeko azken astea

Maider Arregi 2011ko abenduaren 12a

Jostailu truke merkatuan jostailuak jasotzeko aukera duzue  eguaztenera arte. Abenduaren 18an, domekan, 10:00etan hasita eta 14:00ak arte jostailuen truke jasotako txartelekin, beste jostailu batzuk hartzeko aukera izango dute txartelak dituzten guztiek. Egunean bertan, ez dira jostailuak jasoko ez baita denborarik egoten hauen egoera nolakoa den ikusteko. Jarrain jostailuak jasotzen azken egunak eta lekuak:

Abenduak 12, astelehena: Arimazuriko pazan  17:00etatik 19:30era

Abenduak 13, martitzena: Santamarinako ludotekan 17:00etatik 19:30era

Abenduak 14, eguaztena, Okendoko ludotekan 17:00etatik 19:30era

Jostailuak trukatzeko: Abenduak 18, domeka, Okendoko ludotekan  10:00etatik 14:00etara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak