Lore eta hostoak biltzen, sikatzen eta prentsatzen ikasiko dute Bedoñan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abe. 12a, 10:51

Bedoña Batu elkarteak bi orduko ikastaroa antolatu du abenduaren 17rako; izenematea zabalik.

Ikastaroaren lehenengo zatian bilketaren dekalogoa, loreak eta hostoak sikatzeko teknikak eta prentsatzeko moduak ikusiko dituzte. Arlo praktikoan, berriz, lore sikuekin apaindutako orri-markatzaileak egingo dituzte. 

Izenematea zabalik

Abenduaren 15era arte dago zabalik ikastaroan izena emateko epea. Ikastaroa abenduaren 17an, zapatua, egingo dute, 10:00etatik 12:00etara Bedoña auzoko eskola-etxean. Ikastaroaren prezioa 10 euro da; auzokoendako 5 euro. Argibide gehiagorako deitu 688 88 79 09 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak