Hamar neskak osatzen dute Arizmendi Ikerlan taldea eta txapelketan epaimahaikide eta irakasleak aho zabalik utzi zituzten egindako lanarekin. "Txapelketan sekulako lana egin zuten, momentuan bertan erabaki garrantzitsuak hartu zituzten eta robota asko hobetzea lortu zuten. Ikaragarria izan zen", kontatu digu Beñat Irazabal irakasleak.
Zorionez epaimahaia ere konturatu zen Arrasateko neskek egindako lanaz eta Inspirazio Saria eman zieten, motibazioari eta lan onari ematen zaion saria.
Almenekoek ez zuten horrenbeste zorte izan txapelketan, baina zazpigarren postua eskuratu zuten. Guztira 34 talde zirela kontuan izanda Debagoieneko gazteek txalotzeko moduko lana egin zuten beste behin ere.