Lehia menderatu arren, puntu barik Mondrako neskak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 12a

Partidua, batez ere bigarren zatia, goitik-behera menderatu arren, esku hutsik itzuli ziren Mondrako neskak  Iruñetik: San Juan taldearen kontra (2-1) galdu zuten. Joko aldetik lehen zatia oso bizia izan zen.

Mondrak lau bat aukera izan zituen, baina ez zuen asmatu azken metrotan. Iruñearrak 2-0 aurreratu ziren lehen zatian –bigarrena, arrasatearrek egindako hutsa aprobetxatuz egin zuten–. Era berean, Mondrak gola egin zuen atsedenaren aurretik, Usabiagaren erremateari esker.

Hori horrela, bigarren zatiari begira, zelai erdian jokalari gehiago ipini zituen arrasatearren entrenatzaileak. Helburua berdinketa lortzea zen. Baina, areara baloia kontrolatuta heldu arren, azken metroetan, azken errematean, huts egin zuten, eta puntu barik itzuli ziren.

Arizmendik puntu bat

Bestalde, Arizmendiko neskek puntu bat irabazi zuten Zumaiakoren zelaian (2-2), eta indartsu segitzen dute saikapeneko bigarren tokian 26 punturekin (liderrak baino lau gutxiago).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak