Ez golik, ezta jokorik ere Mojategiko partiduan

Mireia Bikuña 2011ko abenduaren 12a

Astetik astera, asko zailtzen doa Mondraren egoera sailkapenean. Iban Rodriguezen taldeak ez du asmatzen etxeko partiduetan, eta zuloan segitzen du. Zapatuan, ez zuten golik egin Real Unionen kontra. Ez golik, ezta jokorik ere. "Txarra, eskasa, izan da partidua. Ez dugu golik sartu, eta horrela ezin da irabazi", esan zigun partiduaren bukaeran arrasatearren entrenatzaileak.

Bigarren zatiaren erdialdean jokalari bat gehiagorekin geratu zen Mondra, baina hori ere, ez zuten aprobetxatu. Bina gol aukera izan zituzten bi taldeek, baina atearen aurrean ez ziren fin ibili. Lehia bukatu aurretik, Mondrako jokalari bat egotzi zuen epaileak. Ordurako arrasatearrei zituzten indar apurrak bukatu egin zitzaizkien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak