Antolatzaileak oso pozik agertu dira jardunaldiek emandakoarekin: "Oso pozik gaude deialdiak izan duen erantzunarekin. Hitzaldiak oso sakonak eta emankorrak izan dira eta mahainguruetan ere hausnarketa oso interesgarriak atera dira". Zentzu horretan zapatu arratsaldekoa azpimarratu dute: "Gaztetxe eredu ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen eta oso ideia interesgarriak eta baliagarriak irten ziren bertatik".
Gazte asanbladak antolatzen dituen hirugarren jardunaldiak dira eta ekimenarekin jarraitzeko asmoa erakutsi dute antolatzaileek: "Uste dugu horrelako jardunaldiak oso interesagarriak direla eta bere biziko garrantzia dutela gazteen formazioan".