'Ezetz hegan egin' antzezlanak umeen kontzientziatan eragin zuen

Miren Arregi Amasorrain 2011ko abenduaren 11

Arrazismoaz, botere nahiaz, bidegabekeriaz eta berekoikeriaz ari da, eta baita elkarrenganako errespetuaz, solidaritateaz eta laguntasunaz. Paraiso Antzerki taldearen emanaldiak Amaia Antzokira joan ziren umeen kontzientziak astindu zituen

Irla bat da antzezlanaren eszenatokia. Urakan baten mehatxuaren aurrean irlako txoriek ihes egiten dute, baina ez guztiek. Izan ere, desberdinak izateagatik hegan egiteko ezintasunak dituztenak bertan uzten dituzte abandonatuta. Atsekabearen aurrean, biziraupenaren aldeko borroka hasten dute han gelditu diren lau txoriek: daukaten janari urria bereganatu gura dute guztiek, taldean boteretsu sentitu gura dute laguna baztertuz eta arrazakeriaz eta berekoikeriaz jokatzen dute.

Bukaerako mezua, baina, argia da: taldean eta elkartasunez, lagun urkoari lagunduz, dena politagoa eta errazagoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak