Bizitasun itzela dute koadroek, nahiz eta gehienak paisaiak izan, koloreak oso direlako indartsuak. Guztira 30 bat koadro inguru daude; erretrato bat izan ezik, denak paisaiak. Aipatu erretratoa, Amedeo Modiglianiren koadro baten kopia da.
Atzo ireki zuen erakusketa Urtzelaik, eta abenduaren 19ra arte izango da ikusgai ohiko ordutegian; astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:00retara eta zapatu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00tara, eta 18:00retatik 20:00retara.