Arrasateko hainbat pertsona eta eragilek hartu dute parte bideoan: Ain_1 musika taldea, Mondrako jokalariak, Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeko kideak, Bilduko zinegotziak, eta herriko hainbat korrikalarik, besteak beste.
Zapatillak protagonista
Granadako espetxeko funtzionarioek botatako Euskal preso politiko baten zapatillen istorioa kontatzen dute bideoan; zapatillek Arrasateraino egiten duten bidea. Euren asmoa da Euskal preso politikoaren gurasoen bidez, berriro Granadara itzultzea. Baina Arrasaterako bidean, Bilboko manifestaziorako deialdiaren topo egiten dute, eta herritarren artean deialdia egitea erabakitzen dute. "Bilboko manifestazioarako deialdia egitea da helburua. Deialdi sendo eta indartsua", esan digu Muxik.