Santamasak herrikoi eta parte hartzaile datoz aurten ere

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 7a

Arrasateko hainbat kultur taldek, Udalak eta Santamas komisiñuek aurkeztu dute aurtengo Santamasetako egitaraua. Aurten ere jai herrikoi eta parte hartzaileen aldeko apustua egin dute: "Jai herrikoi eta parte hartzailiek aukera ezin hobia die abenduko freskuran herriko kalietan galdu, txistorra jan eta sagardo apur bat probau eta aurpegixen beste irribarre bat marraztute etxera itzultzeko. Ondo pasau Santamasetan!". Egitarau oparoa prestatu dute, haur gazte zein helduendako: krisiak krisi, txerria gizendu –aurten Garagartzakoa da gainera– eta herria saltoka ibiliko da aurten ere.

Kulturaten egin den aurkezpenean Arrasateko kultur taldeen izenean Eneritz Urrutia, komisiñoko Jokin Zubiaria eta Kultura zinegotzi Kepa Urteaga izan dira. Hala, Urteagak parte hartzeari berebiziko garrantzia eman dio eta egoera ekonomikoa dena izanda ere, aurrekontua mantentzen saiatu direla adierazi du.

Bazkarirako txartelak, astelehenetik aurrera

Abenduaren 22ko herri bazkarirako txartelak astelehenean jarriko dira salgai Bengoa, Basati, Kajoi eta Monte tabernetan. 18 euro ordaindu beharko da txartel bakoitzeko.

BEHEAN, AURTENGO KARTELA ETA EGITARAUA (OFIZIALA ETA KOMISIÑUAREN XEHETASUNEZ OSATUA)

Santamasak 2011 Kartela

Santamas egitaraua 2011-osatua

Santamasak 2011 egitaraua-euskeraz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak