Sexuaz eta erotismoaz gehiago jakin gura?

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 7a

Sexualitatearen eta erotismoaren inguruko berbaldia eta tailerra antolatu ditu Ekin Emakumeak elkarteak. Sexualitate ludiko eta jostailu erotikoen onurak dauka izenburua. Abenduaren 13an, martitzenean, 18:00etan izango da Kulturateko Areto Nagusian.

La Jugueteria erotic toys dendako Manex Rekartek bideratuko ditu hitzaldia eta tailerra, eta jostailu erotikoen jatorri, ezaugarri eta erabilerak erakutsiko ditu. Sexualitatearen alderdi onuragarrienak izango dira hizpide, eta umorea nagusi izango da tailer honetan.

Sexualitatearekin eta erotismoarekin loturiko hainbat gai landuko ditu Rekartek: masturbazioa, jostailu erotikoen jatorria, ezaugarri eta erabilerak, sexu anala, masaje erotikoa, fantasiaren jokoak, etab. Amaieran, galderentzako tarte luze bat egongo da dudak argitzeko.

"Ekin Emakumeak elkartean erotismoa normaltasunaren biderantz eraman nahi dugu" diote antolatzaileek. Elkartearen osasun arloaren barruan antolatu dute ikastaroa eta tailerra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak