Antolatzaileen esanetan, lehia handiko edizioa izan da aurtengo Arrasateko Nazioarteko Akordeoi lehiaketa, izan ere, kalitate tekniko eta musikal bikaina erakutsi dute parte hartu duten soinujoleek, eta ondorioz, epaimahaikideek ez dute lan erreza izan irabazlea aukeratzerako orduan.
Arrasaten jokatzen den txapelketa Hauspoz elkarteak antolatzen du eta dagoeneko erreferente da estatu mailan eta baita maila internazionalean ere. Joan zen zapatutik gaur arte 345 akordeoilarik jo dute Arrasateko agertoki desberdinetan: Arizmendi ikastolan, Kultura Etxean eta Amaia antzokian. Hamabi herrialdetako eta hamar autonomiatako partaideak, beraz, Arrasaten izan ditugu egunotan euren lana ikus-entzuleen aurrean eskaintzen.
Nazioarteko sariketa
Nazioarteko sariketan, 16 parte hartzailetatik bederatzik pasa zuten kanporaketa eta horrelaxe gelditu da sailkapena:
- Lehenengo saria: Iosif Purits (Errusia). Diploma, Arrasateko Dragoiaren garaikurra, 3.600 euro eta 2012rako kontzertu bira.
- Bigarren saria: Harri Kuusijarvi (Finlandia). Diploma, garaikurra eta 1.800 euro.
- Hirugarren saria: Live Berger (Danimarka) eta Alexey Nefedov (Errusia). Diploma, garaikurra eta 900 euro.
Estatu mailako sariketa
Estatu mailako partaideei ere banatu zaizkie sariak; 31 bakarlarik hartu dute parte aurtengo edizioan eta hauek dira saridunak:
Senior maila
- Lehenengo saria: Olga Morral Bisbal (Katalunia). Diploma, garaikurra eta 800 euro.
- Bigarren saria: Norberto Magín Prieto Trancón (Asturias). Diploma, garaikurra eta 500 euro.
- Hirugarren saria: Maria Mercedes Lax Martinez (Murtzia). Diploma, garaikurra eta 300 euro.
Gazte maila
- Lore Amenabar Larrañaga (Gipuzkoa). Diploma, garaikurra eta 400 euro.
- Nestor Gascue Mateo (Araba). Diploma, garaikurra eta 300 euro.
- Maria Mogas Gensana (Katalunia). Diplona, garaikurra eta 200 euro.
Haur maila
- Sara Otaegi Ugartemendia (Gipuzkoa). Diploma, garaikurra eta 200 euro.
- Sofia Ros Gonzalez (Kantabria). Diploma, garaikurra eta 150 euro.
- Ariane Gaztañaga Iturralde (Gipuzkoa). Diploma, garaikurra eta 100 euro.
Arrasateko Nazioarteko Akordeoi lehiaketako amaierako galara bertaratu direnak maila bakoitzeko irabazleen ikuskizunarekin gozatu ahal izan dute. Baita ere Ugarte anaien txalapartarekin eta Xuira aireko zirku emanaldiarekin ere.