Haur eta goxoki uholdea San Nikolas eguneko boloan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 6a

San Nikolas dela-eta, Udalak urtero antolatzen duen boloan haur eta gurasoz bete da Uarkape pilotalekua. Herriko plazan egin behar zen lehendabizi, baina eguraldiagatik pilotalekuan egin dute. Bi txanda izan dira, 12:00etan eta 12:30ean. Horrez gain, bi multzo egin dituzte 4 urtetik beherako eta 4 urtetik gorako haurren artean. Udal ordezkariak izan dira goxoki eta denetariko litxarreriak banatu dituztenak.

Boloa hasi eta gutxira bultzadak izan dira eta zenbait haur negarrez ere ikusi ditugu. Horregatik, udal ordezkariak adierazi dutenez, datorren urtean beste modu batera planteatuko dute boloa. Adinak gehiago bereiztu eta gurasoak bolotik kanpo uzteko asmoa erakutsi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak