Genero indarkeria egotzita gizon bat atxilotu zuten atzo

Jon Berezibar 2011ko abenduaren 6a

Emazte ohiarengandik urruntzeko agindua ez betetzeagatik atxilotu zuten 41 urteko gizonezkoa 16:00ak aldera, atzo, astelehena. Senar ohia haren etxeko txirrina joka zebilela ikusita, emakumeak ertzainei deitu zien. Agenteek urruntze-agindua zeukala egiaztatu eta gizonak joateko asmorik ez zeukala ikusita, atxilotu egin zuten, Barne Saileko prentsa oharrak azaltzen duenez. Ustezko genero biolentzia eta agenteen kontrako desobedentzia delituak leporatzen zaizkio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak