Zapatuan hasi zen txapelketa. Gipuzkoakoan, bi arrasatearrek urrezko eta zilarrezko domina jaso zuten. Bestean, Estatu mailakoan, Aragoi, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Katalunia, Euskadi, Galizia, Murtzia eta Nafarroako bederatzi akordeoi jotzaile aritu ziren atzo. Gaur jasoko dituzte sariak.
Horretaz gain, atzo, Ivan Sverkok, Arrasate Hiria 2010eko irabazleak, emanaldia eskaini zuen.
Gaur, sari banaketa ekitaldiaren ostean, gauerditik hasita, Kajoi tabernan kafe-kontzertua izango da.