Gaur emango zaio amaiera Arrasateko Nazioarteko Akordeoi lehiaketari. Goi mailako akordeoi jotzaileak, nazioartekoak, izan dira gurean egunotan. Baina, etxekoek ere hartu dute parte Gipuzkoako txapelketan. Eta, hor, onenen artean, bi mondragoetar: Aitor San Jeronimo eta Malen Arana. Arrasate Musikalekoak, biak. Lehenengoak, urrezko domina jaso du; Aranak, zilarrezkoa. Bikain biak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.