Partidu gogorra izan dute aste bukaeran Arrasateko neskek baina atsedenerako aurretik ziren markagailuan Ainhoa Alonsok egindako golari esker. Itzuleran gogor saiatu ziren Pauldarrak taldeko neskak eta aukeraren bat izan zuten baina zorterik ez. Ainhoa Alonsok egin zuen bigarren gola eta Maite Roak hirugarrena. Norgehiagoka guztiz apurtuta zegoenean iritsi zen azken, hori ere Alonsok egin zuen.