Lagunarteko gogoeta batetik sortu zen ideia, nork bere buruari baino begiratzen ez diola ikusteaz aspertuta: "Gizarterik gabeko gizarte batean bizi gara; milioika pertsona pobrezian bizi diren bitartean, lurra suntsitzen jarraitzen dugu, dirua eta boterea lortzearen truke", zioen Zurbanok.
Alternatiba
Ekonomia etikoaren aldeko apustua egitea proposatzen dute –dirua banku etikora eramatea–; nekazaritza ekologikora aldatzea; hezkuntza holistikoa aukeratzea "osotasunean pentsatzen" laguntzen duelako; "enpresa handi eta gobernuen kontrolpean ez dagoen" sistema komunikatibo global bat izatea; eta elkarte, kooperatiba eta plataformak sortzea, "herritarrek erabakien kontrola berreskuratzeko".
Zurbanoren esanetan, hitzaldi bakoitzaren ostean, gehitu egiten da proiektuari atxikimendua ematen dion pertsona kopurua; berdin gertatu zen barikuan Arrasaten.