Akordeoi txapelketan 275 akordeoi-jotzaile lehiatu dira

Maider Arregi 2011ko abenduaren 5a

Parte-hartzaile gehien izan dituen  edizioa izan da aurtengoa. Antolatzaileen arabera, "maila ezin altuagoa egon da eta oso parekatuta daude asko". Nazioarte mailan, 19 parte-hartzaileetatik, 9 pasa dira. Amaia antzokia bete egin da aste bukaeran; jendeak kanpoan gelditu behar izan du sarrera guztiak agortu dira-eta. Martitzenean jakingo da nortzuk diren nazioarte mailako eta Gipuzkoako akordeoi-jotzaile onenak.

Kanporaketak eta azken fasea

Astelehenean eta martitzenean, lehiaketen kanporaketak eta azken faseak egingo dira. Azken ekitaldia eta sari banaketa 20:00etan, martitzenean, Amaian.

Jarraian egitaraua:

Astelehena, 5

  • 09:00: Kulturaten. Junior.
  • 10:00: Amaian. Senior.
  • 15:00: Kulturaten. Junior.
  • 15:00: Amaian. Haurrak.
  • 17:30: Amaian. Senior.
  • 20:00: Amaian, Ivan Sverko.

Martitzena 6

  • 09:00: Amaian. Nazioarteko lehiaketako azken fasea
  • 15:00: Amaian. Nazioarteko lehiaketako azken fasea.
  • 20:00: Amaian. Sari banaketa eta jaialdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak