'Kooltur Ostegunak' ekimenaren barruan Nuevo Catecismo Catolico taldearen punk-rocka izan genuen atzo gaztetxeko agertokian. Haize berriekin etorri ziren; Gonzalo Ibañez baxu barik agertu zitzaigun abeslari moduan aritzeko. Ordubete eskas iraun zuen emanaldiak eta Estatu mailan punk-rockaren erreferente den taldeak jende asko mugitzen jarraitzen duela berretsi zuen atzo, eguena: 283 sarrera saldu zituzten. Ez da marka makala, ez horixe. Errepertorioari dagokionez, taldearen ibilbide osoko kantuak jo zituzten, betiko jarraitzaile leialen gozamenerako. Datorren eguenean deskantsua hartuko du horren ondo funtzionatzen duen Kooltur formulak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.