Herriko sektore ezberdinak batu eta herritarrak parte hartzea gura dute. Hala, bideo horretan merkatariak, enpresa arloa, SUDC, ikastetxeak, kirola, gazteak, Emakume Txokoa, alkatea bera eta oro har arrasatearrak izango dira protagonista. Grabaziorako hitzordua bihar da, 12:00etan, Herriko plazan. Ondoren, triki poteoa egingo dute eta azkenik, AEDren egoitzan lunch batekin borobilduko dute egun berezia.
Bestalde, Euskaraz bizi nahi dut leloa duten izarak salgai jarriko dituzte Portaloian, gaur arratsaldean eta bihar goizean.
Bertso afaria gaztegunean
Gaztetxokoroek ere ospatuko dute Euskararen Eguna. Izan ere, Txatxilipurdiko Gazte Sailak bertso afaria antolatu du biharko, erdiguneko gaztegunean. 21:00etan hasita, gaztetxeko bertso eskolakoekin batera arituko dira bertsotan. Izena eman behar da aurrez, egunean bertan gaztegunean edo gaur gazte txokoetako baten. Bi euro ordaindu behar da afaltzeko.
'Euskaraz bizi nahi dut' kanpainaren gainean Arrasate Irratian elkarrizketa
Kanpainaren nondik norakoak azaltzera etorri dira gaur, egubakoitza, Oskar Elizburu, AEKko ordezkaria eta AEDko itxaro Artola Arrasate Irratira. Kanpainaren barruan antolatutakoen artean dago gaur egubakoitza eta bihar, zapatua, Arrasaten grabatuko duten bideoa. Bideoaren grabaketaren xehetasunak Bernat Alberdi, Goienako lankideak eman ditu Artola eta Elizbururekin batera, elkarrizketa berean. Hemen entzungai.