AUKEA bazkideen iritzia jasotzen dabil

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 5a

AUKEA Arrasateko kirol erakundeak bazkideen iritzia ezagutu gura du, eta horretarako inkesta bat egiten ari da bazkide guztien artean. Inkesta horretako emaitzak txosten baten jasoko dituzte eta ondorio horiek izango dira AUKEAren datozen lau urteetarako norabidea markatuko dutenak. Horregatik, bazkide guztiei gonbidapena luzatu diete inkestok bete ditzaten; abenduaren 18a baino lehen entregatu behar dira. Urtarrilean argitaratuko dituzte emaitzak.

Bazkideei eurei galdetuz zerbitzua hobetzeko saiakera horrez gain, bestelako ohar batzuen berri eman du AUKEAk. Hasteko, datorren astea berezia izango da kiroldegian ere. Hau da, martitzen eta eguenean itxita egongo da. Hala, martitzen eta eguenetan ikastaroetan parte hartzen dutenek astelehen eta eguaztenean joateko aukera izango dute, aste horretan bakarrik. 

Azkenik gimnasia hipopresibo ikastaroa abenduaren 5ean, 20:30ean, hasiko dela iragarri dute. Oraindik badago lekua izena emateko. Argibide gehiagorako, deitu 943 77 16 77 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak