Punta-puntako bi bertsolari –Euskal Herriko txapelduna Lujanbio–, beraz, Kulturateko areto nagusian, entzule ugariren aurrean, eguazten iluntzean egindako saioan.
Plazetan hasita, 15 urte zituela eta gizonezkoak gehiengo erabateko zireneko testuinguru hartan, hainbat egoerari aurre egin behar izan ziela adierazi zuen Maialen Lujanbiok Uxue Alberdik emandako hariari tiraka: "Bertso saioetan desberdina nintzen, emakumea", zioen hernaniarrak; eta gaineratu zuen horrek bakarrik ez zekarrela berezitasuna, bertso belaunaldi berriko kimu berrietako bat ere bai baitzen panorama hartan.
Emakume izatearekin eta bertsolaritzarekin lotutako gaiez gain, beste hainbat ere izan zituzten ahotan Lujanbiok eta Alberdik –Bilboko ikasle garaiak ekarri zituen gogora, adibidez, txapeldunak–. Aretoan batutakoek gustura entzun zituzten esanak, eta aukera izan zuten hobeto ezagutzeko Lujanbio eta haren bizitzaren hainbat nondik norako. Saio atsegina eta gertukoa izan zen, tarteka umorez zipriztindua. saioan.
Gipuzkoako Txapelketa
Amaierara iristen ari den Gipuzkoako Txapelketari buruz, berriz, Lujanbiok Goienari adierazi zion "oso bertso maila altua" dagoela, baina jendea "estu samar" dabilela, txapelketako tentsioagatik. Saiorik onena finala izango dela uste duela gaineratu zuen.