Argia egunak ekimenaren barruan egin zuten ekitaldia. Ekimenak Euskal Herriko gaien eta pertsonaien inguruan egindako ikus-entzunezkoen emanaldiak zabaldu gura ditu bi helburu nagusirekin: batetik, euskarazko ekoizpenak sustatzea eta jendeari gerturatzea eta, bestetik, euskaldunak euskarazko ekoizpenak ikustera animatzea.
70eko eta 80ko hamarkadak
Rockradicalvasco delako mugimendua izan zuten atzo berbagai. Euskal herrian 70eko eta 80ko hamarkadan sortutako punk mugimendua, hain zuzen.
Salda badago ikus-entzunezkoa eskaini zuten lehenengo eta gero, Txerra Bolinaga RIP taldeko bateria jole ohiak Iker Barandiaran kazetariaren galderak erantzun zituen.
Bolinagak azaldu zuen oso garai basatiak izan zirela, baina 2era berean emankorrak". RIP taldea, hasiera batean Doble Cero zena, Franco hil ondoren sortu zen, 80. urtean.
Mugimenduaren bilakaera
Mugimenduak izan duen bilakaeraren gainean, Bolinagak dio gaur egun oraindik ere garai haietara jotzen dela. Bolinagaren ustez bizi dugun egoera kontuan hartuta gauza berriak sortu beharko lirateke, batez ere kultur mailan.