Auto batek pertsona bat harrapatu du San Andres auzoko zebra-bide baten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 1a

07:45ak aldera gertatu da istripua, Kordoba kaletik Araba etorbidera irteten den zebra-bidean. Hau da, Polmetasa lantoki zaharra zegoenaren ondoan gertatu da ezbeharra. Udaltzaingoaren arabera, auto batek pertsona bat harrapatu du eta "kolpe gogorra" jaso du. Udaltzainak eta anbulantzia bat istripua gertatu den lekura gerturatu dira, zer gertatzen zen aztertzeko: "Istripua, itxuraz behintzat, ez da larria izan. Kolpe gogorra jaso du eta lesioa nola garatzen den ikusi beharko da orain". Harrapatua ospitalean dago orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak