Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik Auzitegi Nazionalera deklaratzera doan lankideari elkartasuna erakutsi dio Txatxilipurdik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 29a

Txatxilipurdik prentsa oharra atera du lankideari babesa emateko. Hona argitaratu duten oharra: "Entzutegi Nazionalak Txatxilipurdiko lankide dugun Inaxio deklaratzera deitu du azaroaren 30erako [bihar], Korrikan euskal presoen argazkiak erakutsi izana leporatu ostean. Txatxilipurdiko langileok elkartasuna adierazten dugu Inaxiorekiko eta baita beste bost debagoiendarrekiko ere, bai Madrilera jaitsi behar izanagatik deklaratzera bai horrelako prozesu judizial batek dakartzan kalteengatik. Adierazi nahi dugu elkartasuna ez dela delitua".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak