Des-piezak, aurtengo Durangoko azokan bakarrik egongo da eskuragarri, Talka-La Chiquillaren standean (Barrenkalea 29), eta dohainik emango da Goseren beste edozein disko ofizial erosiz gero.
Urte oparoa
2011 urteak berebiziko garrantzia izan du Gose taldearentzat: haien laugarren disko arrosak (DVD+CD) izandako harrera onak, Korrika17ko abestia egiteko enkargua jaso izana, Gaztehgam-entzat egindako kanta, Ipar Amerikan zeharreko kontzertuak...., eta sei urte hauetan arrasatearrek eskainitako kontzertu andanak, aurten, Gose taldea urteko talde entzunenetarikoa izatea ahalbidetu dute.
Hurrengoa, 2012ko urrian
Baina 2012ko urrira arte itxaron beharko dugu arrasatearren bosgarren lana osatuko duten kantu berriak entzuteko. Bitartean, eta 2011 urte oparo hau merezi duen bezala ixteko, La Chiquillak, bilduma berezia argitaratu du.
Denetarikoak
Bertan jasotzen dira hainbat bitxikeria, edo des-piezak, taldearen diskoetan agertu ez diren abestiak (Euskalakari, Naizena izateko...); ekintza zehatzetarako egindako abestiak, (Ez gorde Museotan AED euskara elkartearen 25. urteurrenerako egina, Bonberenea Sutan!...); egoera berezietarako egindako bertsioak, esaterako, Baga-Biga (Mikel Laboa), Donostiako Victoria Eugenian egindako omenaldirako egin zutena, edo Ya no quiero ser yo (La Polla Records), BIKE 3.0 bildumarako egindakoa, Ziorla Arrasateko Gaitariarekin batera egina...