Santamasetarako aurrekontua onartuko du gaur Tokiko Gobernu batzarrak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 28a

Astero moduan, luzea da gaur egingo den Tokiko Gobernu batzarraren gai zerrenda. Hala, badaude nabarmentzea merezi duten zenbait gai, izan ere, Kultura eta Jaietako batzordeak proposatu duen Santamasetarako aurrekontua onartu beharko da. Bestalde, aspaldian albo batera utzitako gai bat berriz ekarriko dute mahai gainera: Debagoieneko geltoki intermodala. Eta azkenik, Mugikortasun Plana aintzat hartuz Arrasatetik bertatik igarotzen diren bidegorri zatiak lehenbailehen garatzeko eskaria egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak