Mondrako neskek ezin Gasteizko Aurreraren aurka

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 28a

Mondrako neskek 1-2 galdu zuten atzo Gasteizko Aurrera taldearen kontra. Arabarrak aurreratu ziren 8. minutuan, baina Ezkurraren neskek aukera garbiak izan zituzten berdintzeko, eta baita aurrea hartzeko ere. Gola, baina, Aurrerakoek egin zuten (0-2). Atsedenaldia iritsi aurretik Roak egin zuen 1-2koa, Alonsok zutoinera botatako jaurtiketa aprobetxatuta. Bigarren zatian, nahi baina ezin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak