Pozik egoteko moduan daude aurten zarzuelan parte hartu duten guztiak, izan ere inoiz baino jende gehiago erakarri dute. Izaskun Murgia elkarte lirikoko zuzendari den Tere Gonzalezen esanetan, lau emanaldietan 2.500 ikuslek ikusi dute zarzuela. "Bigarren asteburuko emanaldietarako sarrerak aurreko eguazten goizean agortu ziren, eta hori ez zaigu inoiz ere gertatu" zehaztu digu. Gauzak horrela, ez dute baztertzen datorren urtean emanaldi bat gehiago egitea.
Gonzalezen esanetan, arrakasta ez da zenbakietara mugatzen: "Batek baino gehiagok esan dit profesionalak ematen dugula, eta horrek bete egiten zaitu". Elkarteko zuzendaria gainera, oso gustura agertu da zarzuelan parte hartu dutenen lanarekin, bere esanetan ez ditu-eta inoiz hain inplikatuta ikusi.
Datorren urteari begira
Datorren urteari dagokionez, Gonzalezek iragarri digu bere asmoa dela El rey que rabió izatea agertokira eroango duten zarzuela.