Atzo 170 lagun inguruk gala afaria egin zuten elkartean bertan eta euren artean egon ziren Arrasateko alkatea eta Kordobako Montillako hainbat herritar ere. Sonora orkestraren musikarekin, goizaldera arte luzatu zen jaia. Gaur eguerdi aldera, elkarteko abesbatza errozieroaren eta Sueños de Andalucia dantza taldearen emanaldiek ere ikusle asko erakarri dituzte. Janariak ere bere txokoa izan du udazkeneko jai honetan: atzo marisko koktela eskaini zuten, eta gaur, salmorejoa. Antolatzaileak gustura geratu dira aurten 22. edizioa bete duen jaiak izan duen erantzunarekin.